Atalak

  • Sarrera
  • Herrigintza
  • Gazteria
  • Errepresioa
  • Udalgintza
  • Preso eta iheslariak

Multimedia

  • Bideoak

Aldizkaria PDF

uztaila2010

Hedabideak

PNVren zentsuraren aurrean ezker abertzalearen adierazpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Errepresioa
kartela
Aste osoan zehar Udaletxeko langileak kartel eta pankartak kentzen ibili ostean eta atzo Azpeitiko Udal Aretoan jazo ziren gertakarien aurrean Azpeitiko ezker abertzaleak honakoa du esateko:
1.Oso larria deritzogu Julian Eizmendi alkateak atzoko plenoan onartu moduan, ezker abertzaleko zenbait kartel eta pankarta kentzeko agindua eman izana. Are gehiago, aginte makila hartu ostean herritar guztien eskubideak defendituko zituela esan ostean. Eizmendik adierazpen askatasuna eskubide hauen artean ez duela kokatzen ulertu behar al dugu aurrerantzean?

2.Larriago iruditzen zaigu oraindik, lan zikin honetarako Udaletxeko langileak erabiltzea. Udal langileek betebehar publikoei erantzun behar diete eta  inondik inora interes partidistei. Salagarria iruditzen zaigu benetan Udal langileen erabilera ezker abertzalearen kritika politikoak kaletik ezabatzeko.

3.Aste honetan kenduriko karteletan konkretuki, Ertzaintzaren eskutik zazpi euskal herritarrek jasandako torturen salaketa jasotzen zen. Honekin tortura salaketak ixilarazi nahi dituztela ulertu behar al dugu? Eizmendi eta PNV orokorrean, tortura legitimatzen ari direla ulertu behar al dugu?

4.Atzoko plenoan adierazpen askatasuna bermatzeko konpromisoa eskatu zitzaion Julian Eizmendi alkateari. Beti egin ohi duen moduan eztabaida ekidin eta aurrerantzean ere, momentuan momentuko erabakiak berak hartuko dituela iradoki zuen alkateak. 40 urte atzera egin behar ote dugu, frankismoko zentsore haien moduan, Eizmendi Aresen zentsore politiko lanetan ikusteko?

5.Bukatzeko, PNVri deia egiten diogu herriari batere mesederik egiten ez dion giro pozoindu honi amaiera eman eta aurrerantzean lan politikoa normaltasunez jorratzeko aukera egon dadin Azpeitian. Zentsura eta "ordeno y mando"-ko jarrerak albo batera utziz.
 

Bideoak

Jarioak

  • Donostia: Ayuntamiento de Donostia, una huida hacia adelante
  • Azpeitia: Jaiak eta aldarrikapenak uztartuz saninazioetan parte hartzeko deia
  • El dilema del PNV
  • ...De todas maneras va...
  • ...de todas maneras va...
firefox

Lotura interesgarriak

Creative Commons LicenseAzpeitia Eginezek CC-BY-SA-3.0 lizentzia du.